ANBOTOren Udako Argazki Lehiaketa martxan da irailaren 15era arte

Ekaitz Herrera 2024ko abu. 2a, 10:00

Epaimahaiak eta irakurleen bozketak Durangaldeko eta eskualdetik kanpoko argazkirik onenak sarituko ditu.

Bueltan da ANBOTOren Udako Argazki Lehiaketa. Gaurtik irailaren 15era arte, irakurleek udako argazkiak bidali ditzakete lehiaketara. Urtero legez, eskualdeko argazkirik onenak zein Durangaldetik kanpoko irudirik onenak sarituko ditugu. Argazkiak munduko edozein tokitatik bidali daitezke anboto.org atarira, lehiaketarako propio sorturiko atalera. Era berean, argazkiak 688 635 041 whatsapp zenbakira ere bidali daitezke. Parte hartzaile bakoitzak argazki bi ipini ahal izango ditu kategoria bakoitzeko. Hau da, lau aurkeztu daitezke gehienez. 

Irakurleen saria aukeratzeko bozketa irailaren 16tik 22ra egingo da. Kategoria horretan, eskualdeko eta Durangaldetik kanpoko argazkiak lehiatuko dira. Botorik gehien eskuratzen dutenek poltsikoratuko dute saria. Epaimahaiaren sarian ere eskualdeko zein eskualdetik kanpoko irudiak sarituko dira. Sarien artean, honako hauek daude jokoan: smartbox bat, Databostek eskainitako bluetooth aurikularrak, Garaiko Landatxean egiteko egonaldia eta Errigoraren produktuekin osaturiko otzara. Lehiaketako oinarri guztiak HEMEN kontsultatu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!