1.Oinarriak
Parte hartzeko nahikoa da argazki-kamerarekin edo sakelako telefonoarekin 2 kategoria hauetako baten sailkatu daitekeen argazkia ateratzea:
Honako hauek dira aurtengo kategoriak:
- ESKUALDEKO argazkirik onena.
- DURANGALDETIK KANPOKO argazkirik onena.
Munduko edozein tokitik igo edo bidali ahal izango duzu. Argazkiak anboto.org webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez edo 688 635 041 telefono zenbakira whatsapp bidez bidaliko dira. Argazki bakoitza dagokion kategoriako atalera igo behar da. Gehienez, kategoria bakoitzeko bi argazki igo ahalko dira.
2. Parte-hartzaileak
18 urtetik gorako pertsona orok parte hartu dezake lehiaketa honetan.
3. Parte hartzeko baldintzak
- Lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazkiak aurtengoak zein edozein udakoak izan daitezke.
- Parte-hartzaile bakoitzak 4 argazki aurkeztu ditzake gehienez. Kategoria bakoitzeko bi.
- Lehiakideek norbanako mailan esku hartuko dute eta, ondorioz, argazki batek egile bakarra izan dezake edo, behintzat, aurkeztuko duen pertsonak sinatuta baino ez da egongo.
- Ezingo dira aurretik beste lehiaketa batean saritutako argazkiak bidali.
- Epaimahaiak erabakiko du igorriko diren irudi guztietatik zeintzuk diren irabazleak. Epaimahaiak atal bakoitzetik sari bat emango du.
- Publikoaren botoei esker, kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen dituzten argazkiak PUBLIKOAREN SARIA jasoko dute.
- Argazki digitalak baino ez dira onartuko, jpg edo png formatuarekin.
- Honekin batera, egilearen izena, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dira.
- Mezu iraingarriak eta genero ikuspegia errespetatzen ez dituzten argazkiak ez dira onartuko.
4. Argazkiak aurkezteko epea
Lehiaketan parte hartzeko epea 2024ko ekainaren 28tik irailaren 15era , (gaueko 00:00etara) izango da.
5. Epaimahaia
Epaimahaiaren erabakia ezingo da eztabaidatu edo ezingo zaio gaitziritzi.
Webgune bidezko bozketa, publikoaren saria aukeratzeko, irailaren 16tik irailaren 22ra.
Honez gain, telefonoz ere emango zaie erabakiaren berri. Jakinarazi eta 2 asteko epea izango du irabazleak deiari edo gure mezuei erantzuteko, bestela saria hurrengo sailkatuari emango zaio.
6. Epaimahaiaren Saria
Argazkiaren kalitate artistikoa eta kategoriari ondo egokitzea sarituko dira. 2 KATEGORIATAN:
Epaimahaiak kategoria bakoitzean sari bat banatuko du eta parte-hartzaile bakoitzak sari bat baino gehiago lor dezake.
- ESKUALDEKO argazkirik onenak:
Smartbox-a
- DURANGALDETIK KANPOKO argazkirik onenak :
Bluetooth aurikularrak Databost-en eskutik
7. Publikoaren saria
Kategoria bakoitzean botorik gehien jasotzen duen argazkiak irabaziko du publikoaren saria.
- ESKUALDEKO argazkirik bozkatuenari :
Garai landetxean egonaldia
- DURANGALDETIK KANPOKO argazkirik bozkatuenari:
Euskal produktuen otzara Errigoraren eskutik
8. Sariak jasotzen dituzten eta jasotzen ez dituzten argazkiak
ANBOTO ez da jasotako argazkien jabe izango. Hala eta guztiz ere, lehiaketan parte hartzen duenak onartzen du bere argazkiak ANBOTOk erabili ahal izango dituela, beti ere egilearen izena aipatuz.
9. Onespena
2024ko Udako Argazki Digitalen Lehiaketan esku hartzeak esan nahi du oinarri hauek osorik onartzen direla.