Asteburuan 16 urtez azpiko autonomien arteko Espainiako txapelketa lehiatu dute Valentzian. Euskadiko errugbi selekzioak brontzezko domina irabazi du, partidu erabakigarrian Madrilgo selekzioa mendean hartuta: 29-7. Euskadiko selekzioan Durangaldeko hainbat jokalari aritu dira: Durango Rugby Taldeko Nora Román eta Naroa Gandarias, eta, Elorrio Rugby Taldeko Wude Zabarte, Maider Amilibia, Jone Ugaldea eta Maia Guridi.