Mankomunitateko eta Durangoko Udaleko adinekoen zerbitzuek Aragoiko Pirinio inguruak ezagutzeko bidaia antolatu dute. Bisitatuko dituztenen artean, Jaca hiria, Ordesako Parke Nazionala, Canfranc herriko tren geltokia, Huesca eta Loarreko gaztelua daude. Sei eguneko bidaia izango da, pentsio osoan eskainiko dena. Prezioa 580 eurokoa da pertsona bakoitzeko, logela bikotzean ostatu hartuta. Kopuruan, gidariak eta bisita gidatuak barnebilduta daude. Irteera datak bi izango dira: urriaren 13tik 18ra (autobus bi) eta urriaren 20tik 25era (autobus bi).
Inskripzioak
Izen-emateak gaurtik ekainaren 21era egin daitezke. Eskainitako plazak baino eskari gehiago badago, zozketa egingo dute. Ekainaren 25ean izango da, Durangoko San Agustin Kulturgunean, 10:30ean. Durangoko adinekoek udaletxeko adinekoen zerbitzuan eman dezakete izena. Eskualdeko gainerako adinekoek, Elkartegian.