Eskola jasangarrien ziurtagiria jaso dute Jesuitak ikastetxeak eta Zaldibarko eskolak

Ekaitz Herrera 2024ko eka. 5a, 13:56

Eskola Jasangarriak ziurtagiria jaso dute Eusko Jaurlaritzaren partetik: eskolek berrikuntzarekiko, kalitatearekiko eta ingurumenarekiko duten konpromisoa aitortzen duen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzako Agenda 2030 programan parte hartzen duten hamahiru ikastetxeek Eskola Jasangarriak ziurtagiria jaso dute, eskolek berrikuntzarekiko, kalitatearekiko eta ingurumenarekiko duten konpromisoa aitortzen duen ziurtagiria. Durangaldeari dagokionez, bi dira sarituak: Zaldibarko eskola eta Durangoko Jesuitak ikastetxea. Gainerakoan Bizkaiko beste zazpi ikastetxe, Arabako bi eta Gipuzkoako bi saritu dituzte. 

Aitortza ekitaldia atzo egin zuten, Urdaibaiko Ekoetxean (Busturia). Bertan izan ziren hezkuntza komunitateko ikasle eta irakasleak, eta Eusko Jaurlaritzako arduradunak. Tartean, Aitor Aldasoro Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!