Aisialdirako begirale ikastaroa Mankomunitatearen eskutik

Anboto 2024ko eka. 3a, 11:33

Urritik maiatzera bitartean egingo da. 150 ordu teoriko eta 160 praktika-ordu izango ditu.

Durangaldeko Mankomunitateak aisialdiko begirale izateko ikastaroa antolatu du. 2006an edo lehenago Abadiñon, Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mañarian edo Zaldibarren erroldatutako gazteei zuzendutako ikastaroa da. Durangoko Ibaizabal Ikastolan eskainiko dute.

Izen-ematea ekainaren 30era arte egin daiteke, datuak euskera@dma.eus helbidera bidalita edo Elkartegira joanda. Eskainitakoak baino eskatutako plaza gehiago badago, Mankomunitateak zozketa egingo du. Informazio gehiago gura izanez gero, 94 627 86 40 telefonora deitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!