Garazi Sampedrok Galdames Mendi Bira irabazi du eta Oihane Unzalu bigarren sailkatu da

Anboto 2024ko eka. 2a, 13:15

Garazi Sampedro eta Oihane Unzalu atzoko podiumean.

Eskualdeko korrikalari bi igo dira podiumera.

Atzo Galdames Mendi Bira lehiatu zuten eta eskualdeko korrikalariak izan ziren protagonista. 34 kilometroko proba Garazi Sampedro atxondarrak irabazi zuen honako denborarekin: 3.54.15. Hori gutxi balitz Oihane Unzalu berriztarra bigarren sailkatu zen: 3.58.13.

Lineako Euskal Herriko Kopako laugarren proba izan zen atzokoa. Une honetan Garazi Sampedro Kopako liderra da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!