Bibe Transbizkaia martxa Durangon hasi eta Urkiolan amaituko da domeka honetan

Anboto 2024ko eka. 1a, 11:00

1.000 zikloturistatik gora batuko ditu.

Durango zikloturisten bilgune bihurtuko da domeka goizean. Izan ere, Bibe Transbizkaia martxa Landako Gunearen parean hasiko da, 08:00etan. Amaiera berriz Urkiolako santutegian izango du, urtero lez.

Aurten zazpigarren aldia duen probak ibilbide bi ditu: iraupen luzekoa eta erdikoa. Iraupen luzekoak 180 kilometro ditu eta 3.500 metroko desnibel positiboa. Zortzi mendate daude ibilbidean: Kanpazar, Ixua, Milloi, Astorkigane, Sollube, Gerekiz, Muniketa eta Urkiola. Iraupen erdiko probak 122 kilometro ditu, 2.445 metroko desnibel positiboarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!