Ander Mendizabalek Euskadiko txapelketa irabazi du mendiko bizikletan

Anboto 2024ko mai. 29a, 15:00

Ander Mendizabal erdian, Oiartzungo podiumean.

Bizkaia txapela jantzi eta aste bira irabazi du Euskadikoa.

Café Dromedario-Flotamet taldeko Ander Mendizabalek kadete mailako Euskadiko txapelketa irabazi zuen, Oiartzunen, joan zen domekan. Bizkaiko txapela jantzi eta aste bira irabazi du Euskadikoa. Paul Mendizabal anaia laugarren sailkatu zen eta Markel Iglesias taldekidea, zazpigarren. Elorrioko Banan-Banan taldeko Gaizka Larzabal azpitxapeldun geratu zen Master 30ean.

Proba horretan podiumaren atarian, laugarren, amaitu zuen Miera-Meruelo-Next Generation taldeko Laida Hierrok, junior mailan. Orain asteburu bi Bizkaiko txapelketa irabazi zuen.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!