Lehenengo aldiak berez sortzen duen urduritasun hori di-da batean uxatu dute Mallabian. Gaur Zazpi Pago mendi lasterketaren lehenengo edizioa egin dute bertan, eta antolatzaileak ondo egindako lanaren zapore onagaz etxeratu dira. 270 bat korrikalarik parte hartu dute lasterketako probetan, eta dena ganoraz eta behar bezala irteteko auzolanean ibili dira Mallabiko 60 bat herritar. Emaitza, ederra. Giro sanoa, kiroltasuna eta helmugara iritsitako korrikalarien irribarre zabala. Gainera, kirol probara mugatu barik, askotariko animazioak izan dituzte herrigunean.
Proba luzea
26 kilometroko lasterketa nagusian 120 bat korrilakarik parte hartu dute. Honako hauek osatu dute bukaerako podiuma:
Emakumeak:
- Andrea Garai (Lukiano, Araba) - 03:14:29
- Zutoia Odriozoloa (Elorrio) - 03:15:44
- Ainara Arkarazo Abadiño) - 03:25:51
Gizonak:
- Irazu Aranburu (Mallabia) - 02:17:11
- Iñigo Pradera (Mallabia) - 02:25:43
- Aritz Iriarte (Azpeitia, Gipuzkoa) - 02:26:44
Proba laburra
16 kilometroko lasterketa txikiagoan, 150 kirolari egon dira izena e,ada. Honako hauek izan dira irabazle:
Emakumeak:
- Garazi Sampedro (Atxondo) - 01:40:27
- Nora Narbaiza (Zaldibar) - 01:44:48
- Itsasne Urkiaga (Zornotza) - 01:47:46
Gizonak:
- Aitor Hernandez (Ermua) - 01:25:24
- Farid El IDrissi (Ermua) - 01:25:46
- Hugo Matias (Gasteiz) - 01:26:05