Ainhize Belar atxondarrak Euskadiko Zailtasun Txapelketa irabazi du eskaladan

Anboto 2024ko mai. 15a, 10:22

Ainhize Belar podiumaren erdian Euskadiko txapelarekin. (Argazkia: Euskal Mendizale Federazioa)

Lier Perez elorriarra azpitxapeldun geratu da 16 urtez azpiko kategorian.

Joan zen larunbatean, Euskadiko Zailtasun Txapelketa egin zen Derioko Biwak Climbing-en instalazioetan. Txapelketa Open formatuaren barruan kokatuta zegoenez, parte-hartzea oso nabarmena izan zen, beste erkidego batzuetako eskalatzaileen presentziarekin.

Finalak oso lehiatuak izan ziren. Emakumeetan, Ruth Monsech kataluniarra eta Ainhize Belarren arteko lehia ikusgarria izan zen, esaterako. Azkenean, Belar Euskadiko txapeldun geratu zen maila absolutuan.

16 urtez azpiko mailan, berriz, lan bikaina egin zuen Lier Perez elorriarrak eta azpitxapeldun geratu zen.

Lier Perez, irudiaren ezkerrean, zilarrezko dominarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!