Silvia Triguerosek Utlac ultratraila irabazi du, Italian

Anboto 2024ko mai. 12a, 21:50

Iaz egin zuen denborari zortzi ordu jan dizkio.

 

Silvia Trigueros mendi korrikalari abadiñarra Italiako Utlac ultratrailean nagusitu da nesketan. Scarpa taldeko korrikalariak 50 ordu eta 43 minutu behar izan ditu, iaz baino zortzi ordu gutxiago, 250 kilometro eta 12.430 metroko desnibel positiboa dituen proba amaitzeko. Vibram taldeko Valentina Michielli korrikalari italiarra helmugaratu da bigarren, eta Salomon Suunto taldeko Denise Zimmermann suitzarra hirugarren. Trigueros laugarrena izan da sailkapen orokorrean. Mutiletan Daniele Nava arineketalari italiarra gailendu da.

Italiako ultratrail honetan  ez da markarik edo seinalerik egon ibilbidean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!