Estibalizko santutegia eta Armentiako basilika ezagutzeko txangoa Mankomunitatearen eskutik

Anboto 2024ko api. 26a, 08:30
Estibalizko santutegia (ARABAKO FORU ALDUNDIA).

Izen-emateak apirilaren 29tik aurrera egin ahalko dira 946200546 telefonora deituta (9:30-13:00 ordutegian).

Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak bisita kultural bat antolatu du Estibalizko santutegia eta Armentiako San Prudentzioren basilika ezagutzeko. Txangoak maiatzaren 22an eta 30ean egingo dituzte. Irteerak arratsaldez eta doan izango dira. Gida bat arduratuko da leku bakoitzaren zehetasunak emateaz. 

Hilaren 22ko txangoan Elorrioko, Atxondoko eta Abadiñoko adinekoek parte hartu ahalko dute. 30ekoan, berriz,  Zaldibarkoek, Garaikoek, Iurretakoek, Izurtzakoek, Berrizkoek, Mañarikoek eta Otxandiokoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!