Durangaldean aldi baterako laneko enpresen aurkako kanpaina hasi dute

Anboto 2024ko api. 22a, 08:58

Durangaldeko Laneko Autodefentsa Saretik abiatu dute kanpaina. 

Durangaldeko Laneko Autodefentsa Saretik Aldi Baterako Laneko Enpresen aurkako kanpina abiatu dute. "Kanpaina honekin ABLEn izateko arrazoia bai eta enpresen artean bultzatzen duten langileen salerosketa normalizatua salatu nahi dugu. Langileon prekarietatea baliagarritasun ekonomikorako eta diziplinariorako probesten dute. Bizi-ziurgabetasun erabatekoak, lekualdatze etengabekoak, beharrezko formakuntza eta material faltak ardazten dituzten ABLEak", adierazi dute. Gainera, "langileekiko ezberdinak" diren lan-baldintzak gehitzen zaizkiola eta "egoera zaurgarrien aurrean, eskubide sindikala" ukatzen zaiela gaineratu dute. 

Bestalde, gai honetan interesatuta dauden langileei beraiekin. harremanetan jartzeko dei egin diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!