Kontseilu Sozialistak batzar informatiboak egingo ditu Maiatzaren Lehena prestatzeko

Anboto 2024ko apirilaren 18a

Kontseilu Sozialistak 2021eko Maiatzaren Lehenean egindako mobilizazioa.

"Maiatzaren Lehena horretarako erabiliko dugu, instituzioetako fartsatik harago alternatiba erreala badagoela adierazteko: langile boterearen eraikuntza", adierazi dute.

Durangaldeko Kontseilu Sozialistak hiru batzar informatibo egingo ditu Maiatzaren Lehena prestatzeko. Aurreratu dutenez, "instituzioetako fartsatik harago alternatiba erreala badagoela" adieraziko dute Maiatzaren Lehenean: "Langile boterearen eraikuntza". Hain zuzen ere, "antolakuntza independente" hori ipini dute "enpresarien eta instituzio burgesen aurka" egiteko "beharrezko aldagai" modura. Apirilaren 21ean Durangoko Intxaurrondon egingo dute batzar infomatiboa, 17:30ean. Elorrion apirilaren 25ean batuko dira, Ateneoan, 18:30ean. Eta Abadiñon apirilaren 26an egingo dute batzar informatiboa, 18:30ean, Txanporta Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!