Durango Kirol Taldea Espainiako lasterketa bertikalen txapelketan garaile

Anboto 2024ko api. 13a, 18:32

Candeledan (Avila)  jokatu dute txapelketa. Durangoko taldeak irabazi du lasterketa. Oihana Kortazar lehenengoa izan da helmugara iristen.

Taldeko beste kirolariak honako hauek izan dira: Oihane Unzalu (Berriz), Garazi Sampedro (Atxondo) eta Ainara Uribarri (Oñati). Bihar, leku berean lineako txapelketa jokatuko dute. Taldeko kideen errekuperaziorako gaitasuna izango da gakoa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!