Durangaldea puntarik punta zeharkatuko du Uztabarritzen zirkuituaren edizio berriak

Anboto 2024ko api. 11a, 14:00

2021eko irudia.

Elorriotik eta Otxandiora, Ermuatik igaro eta Zaldibarren amaituko da Durangaldea Uztabarritzen bertso zirkuituaren edizio berria. Zapatu honetan izango da lehenengo saioa, 20:00etan Elorrioko gaztetxean, eta bertan Aroa Arrizubietak, Bittor Salterainek, Txaber Altubek eta Xabat Galletebeitiak egingo dute bertsotan; Paulo Salterainek jarriko dizkie gaiak. 

Durangaldeko bertso eskolak antolatzen duen ekimena sei saiok osatuko dute aurten; Elorriokoaz gainera, Otxandion (apirilak 20), Izurtzan (apirilak 26), Ermuan (maiatzak 3), Arrazolan (maiatzak 11) eta Zaldibarren (maiatzak 17) egingo dituzte saioak. Durangaldeko 17 bertsolarik parte hartuko dute bertan. 

Ohi bezala, eskualdetik kanpoko gonbidatuak ere izango dituzte bertso saioek; aurten, Amets Arzallus, Xabat Galletebeitia, Aroa Arrizubieta, Oihana Iguaran, Angoni Egaña, Julio Soto eta Onintza Enbeitak egingo dute kantuan. Egitaraua, osorik, Agenda atalean dago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!