[ARGAZKI GALERIA] Durangaldeko athleticzaleek emozioz betetako eguna izan zuten atzokoa

Anboto 2024ko api. 7a, 13:06

40 urteren ondoren Espainiako Kopako finala irabazi zuen bart Athleticek, penaltietan Mallorca menderatu ondoren. Emozioz betetako eguna izan zuten atzokoa Durangaldeko athleiczaleek, Sevillan, Bilbon zein etxean. Halaxe erakusten dute bidalitako argazkiek. Hurrengo hitzordua eguenean izango da, gabarra ikusiko da Bilboko itsadarrean.

Athletic Espainiako Kopako txapeldun da. Atzo bere 25. titulua lortu zuen Sevillako Cartuja futbol zelaian, penaltietan Mallorca menderatu ondoren. Durangaldeko athleticzaleek emozioz betetako eguna izan zuten atzokoa.

Sevillako Cartuja futbol zelaian jarraitu zuten batzuek partidua. Besteek Bilbon edota Durangaldeko hainbat herritan jarraitako pantaila erraldoi eta tabernetan. Penaltietan erabakitako sufritutako partida etxean jarraitu zutenak ere asko izango ziren. 

Raul Garciak, Muniainek, Vesgak eta Berenguerrek sartu zituzten Athleticen golak eta haiei esker lortu dute zuri-gorriek Kopako finala. Ezinegonak poztasunari eman zion bidea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!