Durangon egun osoko egitaraua antolatu dute. 8:00etan lore eskaintza egingo dute hilerrian, Durangoko bonbardaketen ondorioz hildako pertsonen omenez. 8:30ean lehen aire-erasoaren alarma ukitua, 9:00etan biktimen oroimenezko su-ontzia piztuko dute Andra Mariko elizpean eta 10:00etan Durangoko Udalaren ekitaldia egingo dute Benita Uribarrena Parkean. Arratsaldean, 17:45ean, bigarrenez aire-erasoaren alarma joko dute eta 19:30ean lore eskaintza egingo dute Andra Mariko elizpean.
Elorrion, berriz, San Juan eta Berriotxoa kaleen artean dagoen monolitoaren aurrean lore eskaintza egingo dute. 12:00etan izango da.