Mankomunitateak araudi berri bat sortu du lana eta familia barruko zaintza zereginak bateragarriagoak egiteko helburuz. Neurri berri honen bidez, Mankomunitateko ordezkariek "errealitate berrietara" egokitzeko aukera eskaini gura die egitura barruko langileei. Araudiak dituen hamaika artikuluetan, telelana ezartzeko arauak eta gidalerroak zehaztu dituzte, "telelana borondatez eta modu itzulgarrian egingo dela" ziurtatzeko. Idoia Otaduy presidenteak eta Ainara Otxotorena presidenteordeak garrantzitsutzat jo langileen familia eta lana bateragarri egiten laguntzea: gura dute egitura barruko beharginen: "Gure ustez, plan honek langileei beren produktibitatea hobetzen lagunduko die, ingurune eroso eta pertsonalizatuan lan egiteko aukera eskainiko zaielako. Gure ustez, kontziliazioa eta malgutasuna produktibitate hobe baterako bateragarriak izan daitezke”, azaldu dute.
Mankomunitateko ordezkari politikoek martxoaren 21ean egitekoa den osoko bilkuran eztabaidatuko dute araudi berria.