Martxoak 8

[ARGAZKI GALERIA] Zaintza lana duintzearen aldeko aldarriak eta gehiago, Martxoaren 8ko manifestazioetan

Anboto 2024ko mar. 8a, 21:29

Eskualdeko zenbait herritan, Durangon, Zornotzan eta Abadiñon kasu, manifestazioan irten dira. Beste herri batzuetan elkarretaratzeak egin dituzte.

Mobilizazio askotan zaintza lana duintzearen aldeko aldarriak entzun ahal izan dira. "Zainketa ez dira negozioa. Zer gertatzen da mendeko pertsonak ditugunean eta zaintzarako zerbitzu publikorik ez dagoenean? Bi gauza gertatu ohi dira, nagusiki. Bata, zaintza hori hurbileko emakumeen bizkar erortzen dela. Bestea, emakumeak kontratatzen direla modu prekarioan, miseriazko soldatak ordainduz eta lan eskubiderik gabe, aprobetxatuz emakume horietako asko egoera irregularrean dauden emakume migratuak direla", adierazi dute, esaterako, Durangoko manifestazioa amaitu eta Andra Mariko elizpean egindako ekitaldian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!