"Egoera aztertuko duten diagnostikoak eta konponbide zehatzak" eskatzen jarraituko dute instituzioetan. Durangon eta Zornotzan, adibidez, zaintza mahaiak eratzea eskatuko diete udalei. "Ezinbestekoa da beste era bateko zaintza kultura bat pentsatzea eta eraikitzea, genero sistema, lanaren banaketa sexual eta arrazista irauliko dituena, Zaintza legez ulertzen duguna eta gizartean ematen diogun lekua eraldatu gura dugu. Zaintzagazko erantzukizuna eta konpromisoa eskatzen ditugu", azaldu dute.
Honako hauek dira herririk herri antolaturiko mobilizazioak: Durangon manifestazioa,19:00etan, Andra Maritik hasita; Zaldibarren 19:00etan, udaletxeko plazatik; Iurretan 18:30ean, Askondotik; Elorrion 19:00etan, plazan; Zornotzan 19:30ean, herriko plazatik; Berrizen 19:00etan, udaletxetik plazara; Abadiñon 19:00etan, Laboral Kutxatik hasita. Otxandion 19:30ean, ekitaldia Andikonan. Durangaldeko Itaiak manifestazioa egingo du Durangon, 18:30ean, Santa Ana plazatik hasita.