Pello Gutierrez, Ander Sanchez eta Sofia Gaona boxeolariek Bizkaiko txapelketa irabazi dute

Anboto 2024ko mar. 7a, 08:33

Zornotza Royal Boxing, IndarXsport eta Laureano Lara Team taldeko beste hainbat boxeolarik azpitxapeldun izatea lortu dute.

Sestaoko kiroldegiak Bizkaiko Boxeo Txapelketak hartu zituen joan zen asteburuan. 22 pisutako irabazleen artean eskualdeko taldeetan dabiltzan hiru boxeolari daude: Pello Gutierrez, Sofia Gaona eta Ander Sanchez, Light Welter, Bantam eta Feather pisuetan, hurrenez hurren. Gutierrez Zornotza Royal Boxing taldean dabil eta azken biak IndarXsport eta Laureano Lara Team taldeetan dabiltza.

Beste hainbat azpitxapeldun geratu ziren: Jon Sancho, Kaiet Gutierrez eta Aintzane Iturrioz (Zornotza Royal Boxing) eta Michel Diatta (IndarXsport-Laureano Lara). Sanchok junior adina du eta bere ibilbidea azpimarratzekoa da. 2023an Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen bere pisuan eta oraintsu Espainiako txapelduna menderatu du Bilboko Casillan izandako jaialdian.

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!