Durangaldeko Itaiak antolatzera deitu du "emakume langileek bizi duten miseriazio egoeraren aurrean". Errealitate hori hainbat arlotan identifikatu dute. Hala nola eraso matxistetan, "gorputzen objektibizazioan, etxeko zaintza lanen zaman edo egiturazko langabezian". Enpresariengana ere zuzendu dute kritika. Diotenez, emakume langileek "esplotazio basatia" jasaten dute, eta adibide modura ipini dituzte "ordaindu bako orduak, ordu gehigarriak" eta emakumeengana bideratutako zaintza eta garbiketa sektoreetako "kaleratzeak".
Gizartean, oro har, "ideia erreakzionarioak normalizatzen" dabiltzala ohartarazi dute. Hori guztia dela eta, manifestazioa egingo dute, "instituzioek eta alderdi profesionalek proposatzen dituzten politika feministen mugak seinalatu eta ezintasun politiko horren aurrean, emakume langileon interesak erdigunean jarriko dituen indar politiko independiente bat antolatzeko".
Manifestazioak Durangoko Santa Ana plazatik irtengo du, Martxoaren 8an, 18:30ean.