DKT eta Sekulebedarra onenen artean masterren Espainiako txapelketan

Anboto 2024ko mar. 5a, 13:09

DKTko master mailako emakumeen taldea.

Durangoko klubak hamaika domina irabazi ditu eta Abadiñokoak sei.

Donostiako belodromoak master mailako Espainiako Atletismo Txapelketa hartu zuen joan zen asteburuan. 48 talde lehiatu ziren eta eskualdeko biek aurrean amaitu zuten. Durango Kirol Taldea (DKT) seigarren izan zen, hamaika dominarekin: urrezko bost, zilarrezko bost eta brontzezko bat. Denak emakumeen taldeak eskuratu zituen. Abadiñoko Sekulebedarra zazpigarren izan zen, sei dominarekin: urrezko bost eta zilarrezko bat. Denak gizonen taldeak irabazi zituen.

DKTren partetik urrezko dominak irabazi zituzten Sonia Ocejak (altura jauzian eta salto hirukoitzean), Begoña Martinezek (pentatloian) eta Mariano Catonek (pentatloian). Urrezko bosgarren domina erreleboen proban heldu zen. Martinezek eta Catonek zilarrezko domina bana ere irabazi zuten. Valvanera Guridik zilarrezko bi eskuratu zituen, 60 eta 200 metrotan. Brontzea Sonia Ocejak lortu zuen pentatloian.

Sekulebedarraren partetik, Jose Luis Romerok urrezko hiru domina irabazi zituen: 60, 200 eta 400 metrotan. Juan Jose Mendizabalek eta Miguel Angel Munitxak ere urrea irabazi zuten pisu jaurtiketan eta 3.000 metroko martxan, hurrenez hurren. Munitxak zilarra jantzi zuen pisu jaurtiketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!