Berbaldietan, espezie inbaditzaileari aurre egiteko teknikak erakutsiko dituzte, besteak beste. Asiako liztorra bertako erleaz elikatzen da, eta horrek nabarmen eragiten dio ingurumenari. Eztigileek ere sendo igarri dute bere kaltea, liztorraren presentzia antzeman denetik hona eztiaren ekoizpena %70 gutxitu da eta.
Berbaldiak herrika
Berbaldiak honako egun eta herri hauetan emango dituzte: martxoaren 7an Atxondoko gimnasioan, Elorrioko Iturri Kultur Etxean eta Mañariko udaletxean; martxoaren 12an Mallabiko Kontzejuzaharrean; eta martxoaren 14an Garaiko udaletxean eta Berrizko Kultur Etxean. Berbaldi guztiak 19:00etan izango dira. Erlete Eztiolako erlezainek emango dituzte: Iñigo Mendibilek, Felix Zabartek, Hegoi Escuderok, Jon Castillok eta Iñaki Narbaizak. Berbaldietarako sarrera librea izango da, lekuak bete arte.