Anbotokideentzat deskontua Izurtzako eta Otxandioko Urkioil gasolindegietan

Anboto 2024ko otsailaren 27a

Anbotokide izatea urtean 30 euro ordaindu eta ANBOTOren komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea da, eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea. Trukean, ANBOTOk hainbat abantaila eskaintzen die Anbotokideei: zozketak, onura fiskalak eta deskontuak, besteak beste.

Deskontu sarea hasten doa apurka-apurka, eta orain Anbotokideek erregaia botatzerakoan ere deskontua izango dute, Urkioil gasolindegiei eskerrak. Deskontu hau litroko 3 zentimo izango da, eta Izurtzako eta Otxandioko gasolindegietan emango da. 

Urkioileko deskontuaz gainera, beste hainbat saltokitan ere deskontuak dituzte Anbotokideek: Eureka! Zientzia museoan, Hitz liburu-dendan, Hontzaextrem abentura parkean, Iurreta kopistegian, Kirol Errota gimnasioan, Landako optikan, Mancisidor 1866 bitxi-dendan, Naturalki belardenda-ekodendan, Urrike liburu-dendan, La Perlan, Naia Gorroño Hortz Klinikan, Hontza museoan, Uralde hortz klinikan, Eileken, Tabira Bitxidendan, Psikologia Amorebietan, Keinu optometria zentroan, Gau-tun eta Solozabal Altzariaken. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!