Larraitz Aragon eta Oihane Unzalu podiumera igo dira Apuko Igoeran

Anboto 2024ko ots. 19a, 09:47
Larraitz Aragon, Azara Garcia de los Salmones eta Oihane Unzalu Apuko Igoera probako podiumean.

Eskualdeko korrikalariak bigarren eta hirugarren geratu ziren.

Atzo Apuko Igoera mendi lasterketa lehiatu zuten Zaramillon (Enkarterriak). 30 kilometroko ibilbide gogorrari aurre egin behar izan zioten parte hartzaileek. Emakumeetan podimera igo ziren eskualdeko korrikalari bi: Soronea Ammma taldeko Larraitz Aragon durangarra bigarren tokian (2:52:56) eta Gaikar Zortzietakoak taldeko Oihane Unzalu berriztarra hirugarren (2:57:44). Lasterketa Azara Garcia de los Salmones korrikalariak irabazi zuen: 2:46:30.

Beteranoen mailan hirugarren tokian sailkatu zen Indarpak kirol klubeko Zutoia Odriozola elorriarra: 3:25:53. Sailkapen orokorrean hamaikagarren geratu zen.

Ekimen beraren barruan BTT proba bat ere antolatu zuten eta emakumeen beteranoen mailan Elorrioko Banan Banan klubeko Meritxell Henales izan zen onena. Sailkapen orokorrean laugarren geratu zen.

Lehenengo hiru emakumeak eta gizonak podiumean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!