June Kortazar eta Eloise Manga irabazle Euskadiko Jaurtiketa Luzeen Txapelketan

Anboto 2024ko ots. 17a, 20:01
June Kortazar (ezkerrean) eta Eloise Manga (eskuman).

Kortazarrentzat bere lehenengo kirol konpetizioa izan da gaurkoa. Xabalina jaurtiketan lortu du garaipena. Manga elorriarrak hogei urtetik beherakoen mailu jaurtiketa irabazi du.

Egindako lorpenak ospatzeko moduan daude Durango Kirol Taldeko June Kortazar Madariaga durangarra eta Eloise Manga Sambou elorriarra. Atleta gazte biek lehenengo postua lortu dute gaur Landakoko kirol instalazioetan jokatu den Euskadiko Jaurtiketa luzeen Txapelketan. Gainera, June Kortazarrentzat bere lehenengo kirol konpetizioa izan da gaurkoa. Durangarrak lehenengo lekua lortu du hamasei urtetik beherakoen xabalina jaurtiketan. 32,74 metroko marka ezarri du. Eloise Mangak, berriz, lehenengo lekua lortu du hogei urtetik beherakoen mailu jaurtiketan. Elorriarrak 41,83 metrora bidali du mailua.

Bestalde, honako hauek ez dira gaur Durango Kirol Taldeak egindako lorpen bakarrak izan. Klubean dagoen Fernando Piñeiro bilbotarrak beste garaipen bat lortu du hogei urtetik beherakoen mailu jaurtiketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!