15-18 laguneko taldea osatuko dute. Bilkurak hiru hilabetez egingo dituzte, astean behin, 60-90 minutuko saioetan, adikzioetako espezialista batek gidatuta. Denbora hori igarota, erabiltzaileak jarraipen-saio bat izango du. Lehen egunean bertaratzea nahitaezkoa da, eta baja emango zaie, justifikatutako arrazoirik gabe, joaten ez diren pertsonei. Izena eman ahal izateko ezinbesteko baldintza bakarra tabakoa uzteko benetako motibazioa izatea da.