Urkiola igo eta Zornotzan amaituko da Itzuliko 5. etapa

Anboto 2024ko urt. 26a, 13:28

Gasteizen hasi eta Zornotzan amaituko da Itzuliko bosgarren etapa. Apirilaren 5ean izango da. 

Gaur goizean aurkeztu dute Euskal Herriko Itzuliko ibilbidea Irunen. Lasterketaren 63. edizioa apirilaren 1etik 6ra jokatuko da eta txirrindulariek 832,10 kilometro egin beharko dituzte. 

Bertan jakitera eman dutenez, bosgarren etapan Urkiolako mendatea igo beharko dute txirrindulariek. Etapa hori Gasteizen hasiko da eta Zornotzan amaitu. Gainera, Zornotzatik lau aldiz igaroko dira.

Txirrindulariak Gasteiztik irten, Barazarretik Lemoara jeitsi eta Durangaldean sartuko dira. Zornotza igaro eta Mañariruntz joko dute, bertatik Urkiola igotzeko. Otxandiotik Dimaruntz joango dira eta zirkuitu batean sartuko da lasterketa. Zirkuitu horretan bi aldiz igo beharko dute txirrindulariek Muniketa, helmugara iritsi aurretik. 

Hurrengo egunean ere, seigarren etapan, Durangaldetik igaroko dira txirrindulariak. Seigarren etapa Eibarren hasi eta amaituko dda eta Markiñatik Trabakura igo beharko dute txirrindulariek. 

ITZULIKO ETAPAK: 

  • 2024/04/01 Lehen etapa : Irun-Irun (10 kilometro)
  • 2024/04/02 Bigarren etapa: Irun - Kanbo (160 kilometro)
  • 2024/04/03 Hirugarren etapa: Ezpeleta - Altsasu (190,90 kilometro)
  • 2024/04/04 Laugarren etapa: Etxarri Aranatz - Legutio (157,50 kilometro)
  • 2024/04/05 Bosgarren etapa: Gasteiz - Zornotza (175,90 kilometro)
  • 2024/04/06 Seigarren etapa: Eibar - Eibar (137,80 kilometro)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!