Gaitasun digitalen inguruko bi ikastaro langabezian dauden pertsonentzako

Aitor Ruiz 2024ko urt. 25a, 11:43
Durangaldeko mankomunitateak , Durangaldeko Behargintzaren bitartez eskainiko ditu ikastaroak.

Durangaldeko mankomunitateak , Durangaldeko Behargintzaren bitartez eskainiko ditu ikastaroak otsailean eta martxoan.

'3R' programaren barruan kokatzen da ekimena eta Bizkaiko Foru Aldundiaren tokiko enplegua sustatzeko balikoko du. Helburuak langabeei laguntza, orientazioa eta aholkularitza ematea dira. Gaur egungo lan-merkatuan konpetentzia digitalak garrantzitsuak direnez, lana birkualifikatzeko eremuan ari dira lanean batez ere. Hori dela eta, Behargintzak gaitasun digitalen inguruko 40 orduko bi ikastaro eskainiko ditu otsailean eta martxoan.

Ikastaroetan parte hartzeko Durangaldeko Behargintzarekin harremanetan jarri behar da, telefonoz, 946232522 edo posta elektroniko bidez, behargintza2@dma.eusHorrez gain, Lanbiden izena emanda egon behar da, langabezian eta Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren erroldatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!