Etxebakoei eskaintzen zaien arreta zerbitzuak "integrala" izan behar duela adierazi du Otaduyk

Anboto 2024ko urt. 18a, 10:56

Aterpe zerbitzua gauera mugatu barik egun osora zabaldu behar diola iritzi dio Mankomunitateko presidenteak.

Mankomunitateko presidente Idoia Otaduyk Donostiako Kursaal jauregian antolatutako Behatuz topaketan parte hartu zuen atzo. Bertan egindako hitz hartzean, etxebakoei eskaintzen zaien arretak "integrala" izan behar duela aldarrikatu zuen. Aterpe zerbitzua gauera mugatu barik, eguneko arretara ere zabaldu behar dela proposatu zuen, etxebakoei "gizarteratze prozesuan lagundu eta beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzeko".

Mankomunitateak, Ibaizabal ikastolagaz elkarlanean, aterpe zerbitzu bat kontratatzen du neguko hilabeteetarako. Etxebakoek bertan har dezakete aterpe. 10 plaza daude, eta zerbitzuak afaria, gosaria eta higiene pertsonalerako aukera eskaintzen du. Otaduyk gaineratu zuen zerbitzua "egonkortu" egin dela azken urteotan, Gaur egun, "urteko 365 egunetan zerbitzuaren iraunkortasuna" bermatzen dela esan zuen. 

Presidenteak Belen Larrion Gipuzkoako Foru Aldundiaren Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko zuzendari nagusiaren, eta Carmen Diaz Getxoko Gizarte Kohesioko zinegotziarekin batera eskainitako mahai inguruan egin zituen adierazpenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!