Mendizale bat erreskatatu dute Udalatxen

Anboto 2024ko urt. 16a, 18:55
@ertzaintza

Larrialdi zerbitzuek 28 urteko mendizale bat erreskatatu dute gaur Udalatxen. Haizetearen ondorioz, larrialdi zerbitzuetako kideek ezin izan dute helikopteroz erreskatatu, eta hainbat orduz ohatilan eraman behar izan dute zauritua. 

Hain zuzen ere, Elorrio eta Arrasate (Gipuzkoa) artean dagoen Kanpazarko harrobian hartu dute, eta itxura batean, zango bat apurtu du mendizaleak. Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!