[ARGAZKI GALERIA] Olentzero eta Mari Domingi Durangaldeko hainbat herritara heldu dira

Anboto 2023ko abe. 24a, 12:12

Egun osoan zehar Durangaldean izango dira. Noiz bisitatuko du zure herria? Albiste honetan begiratu dezakezu.

Olentzerok eta Mari Domingik Durangaldeko herriak zeharkatuko dituzte gaur, abenduaren 24an. Goizean, Atxondon, Garain, Iurretan, Zaldibarren eta Mallabian egongo dira. Arratsaldean, ostera, eskualdeko gainontzeko herrietatik pasako dira. 

ORDUTEGIAK

  • 9:00 ATXONDO
    Baserririk baserri Olentzero Kantari Axpen eta Arrazolan
  • 10:00 GARAI
    Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira baserririk baserri. 17:00etan Olentzero eta Mari Domingi herriko plazan. 
  • 12:00 IURRETA
    Olentzero eta Mari Domingiri harrera Aita San Migel plazan. Ondoren, kalejira trikitilariek alaituta herrian zehar euria bada Askondon. Baserritar jantzita joatera gonbidatu dituzte herritarrak. 
  • 12:00 ZALDIBAR
    Harrera Mari Domingi eta Olentzerori. 12:30ean Ongi etorri jaialditxoa.
  • 12:30 MALLABIA
    Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria udaletxe ondoan. Gero, plazara Olentzero eta Mari Domingigaz, bertan gutunak jasotzeko. 18:30ean Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzaileek opariak banatuko dituzte. 
  • 17:00 ABADIÑO
    Olentzero eta Mari Domingiren kalejira (Traña-Matiena, Muntsaratz, Txanporta
  • 17:30 BERRIZ
    Olentzero eta Mari Domingigaz irteera Berrizko udaletxetik probalekura. Animatu eta baserritar jantzita etorri.
  • 18:00 ELORRIO
    Olentzero eta Mari Domingi elizpean
  • 18:00 ZORNOTZA
    Olentzero eta Mari Domingiren etorrera herriko plazan, Udazken txistulari taldeak, Triki Piu Pandek eta Galtzagorriek lagunduta. 
  • 18:30 DURANGO
    Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira (Frai Juan Zumarraga institututik hasita. Ibilbidea: Institutua - Ermodo - Zumalakarregi - Ezkurdiko kioskoa. Euria bada, Landako Gunean)
  • Arratsaldean, MAÑARIA
    Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
  • 19:00 OTXANDIO
    Olentzeroren etorrera
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!