San Silbestre lasterketak egingo dituzte Durangaldeko hainbat herritan

Anboto 2023ko abe. 30a, 12:25

Abadiñoko San Silbestre lasterketa bateko irudia. (Artxiboko irudia).

Urtea korrika eginez agurtuko dute Abadiñon, Durangon, Zaldibarren eta Zornotzan.

Euskal Herriko herri askotan San Silbestre lasterketa herrikoiak antolatzen dituzte abenduaren 31n. Durangaldeko hainbat herritan ere egingo dira. Honako hau da eskualdeko egitaraua:

  • ABADIÑO: Lasterketa 12:00etan hasiko da Muntsaratz auzoan. Traña-Matienan amaituko da.
  • DURANGO: Adinaren arabera hiru lasterketa egongo dira: 17:00etan, 10 urtera artekoa; 17:15ean, 11-15 urte artekoa; 17:30ean, 16 urtetik gorakoa. Santa Ana plazan hasiko dira. 
  • ZALDIBAR: San Silbestre lasterketak 9.aldia egingo du aurten. Abenduaren 31n, 17:00etan, hasiko da udaletxeko plazatik.
  • ZORNOTZA: Lasterketa 16:30ean hasiko da Zelaieta parkean. 16:30ean familientzako 300 metroko ibilbidea eta 16:40an 3,5 km-ko ibilbidea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!