Mankomunitateak Alkarregaz Eraikiz programaren jardunaldi berri bat egin du Zornotzako Udalagaz, Ermuko Udalagaz eta Aldundiagaz elkarlanean. Bertan, gazteen enplegagarritasunari buruzko saioa gauzatu dute, 2021etik honako diagnostikoa aurkeztuta. Durangaldeari dagokionez, adituek hurrengo sektore hauetan jarri dute arreta prestakuntza beharrari dagokionez: merkataritza, ostalaritza, zainketa pertsonalak (ile-apaindegiak, arreta soziosanitarioa), eraikuntza (iturgintza, elektrizitatea), industria lanbideak (soldadura, tornularia, galdaragilea, forjatzailea, fresatzailea, trokelaria, doitzailea...), mantentze lanak, soft skills direlakoak eta gaitasun digitalak.
Idoia Otaduy Mankomunitateko presidenteak garrantzitsutzat jo du gazteei begira aukera berriak eskaintzea. Horri guztiari heltzeko, komunikazio bide eraginkor bat sortu gura dute enpresekin eta prestakuntza ikastetxeekin.