Goizetik, "uste baino jendetsuagoak" izan dira deialdiak, horrela, 150 lagun inguruk bat egin dute 06:30ean egin den deialdiagaz; 07:00etan, manifestazioa egin dute Cemosa enpresatik hasita. Ostean, informazioa banatu dute Atxondoko eta Elorriko enpresa-gune eta herri-guneetan. Zaintza lanen ikusgarritasuna eta hauen berrantolaketa da greba feministaren helburuetako bat. Horrela, 11:00etan "elkartasun piketea" egin dute, greba egin ezin duten zaintza langileei elkartasuna adierazteko. "Zaintza lanetan ari diren askok ez dute greba eskubiderik edo ezin izan dira grebara batu gehiegizko zerbitzu minimoak inposatu zaizkielako". Pozik agertu dira antolatzaileak, hala ere, deialdietara gerturatu den jende kopuruagaz.
12:00etan, manifestazio jendetsua egin dute Elorriotik. Ostean, bazkari autogestionatua egingo dute, baita ere. Arratsaldean, Durangoko manifestaldira joateko deialdia egin dute, baita ere.