Durangaldeko Itaiak kontzentrazioa egingo du eguenean, Correos zerbitzuko bulegoak garbitzeaz arduratzen diren beharginen egoera salatzeko: "Correoseko garbitzaileek sei hilabetez jarraitzen dute kobratu barik. Enpresariekin kontratua deseztatu bada ere, langileek egoera berean jarraitzen dute. Soldata gabe eta arazoaren ebazpenerako bermerik gabe. Beraien bajak ez dira %100ean kubritzen, eta, beraz, lan karga areagotzen da; %90a baino gehiago lanaldi partzialetan daude; ofizina bat baino gehiago garbitu behar izaten dute, honek isolamendua areagotzen duelarik". Egoera horren arduradun zuzen egin dituzte enpresa azpikontratatzaileak eta Correos bera.