'Durangaldeko argitalpenak' erakusmahaian 90 lan eskuratu ahalko dira

Anboto 2023ko aza. 27a, 12:27

Hemeretzi urte dira Gerediaga elkarteak Durangoko Mankomunitatearen babesagaz "Durangaldeko argitalpenak" egitasmoa martxan jarri zuenetik. 23 eragileren 90 lan egongo dira erakusgarri, hala ere, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak azpimarratu du ez direla Durangoko Azokan egongo diren Durangaldeko sortzaileen lan bakarrak izango. 

"Horrez gainera, Gerediaga elkartearen egutegia eta Astola aldizkariaren 17. zenbakia ere egongo dira Gerediagaren erakusmahaian. Besteak beste, egutegian Ignacio Ansorenaren bildumako argazkiak egongo dira", azaldu du Mujikak. Ansorenaren familiak Gerediagaren esku utzi ditu bere bildumako argazkiak hau digitalizatu eta elkartearen dokumentategian erakusgai jartzeko. 

Bestalde, Idoia Otaduy Mankomunitateko presidenteak sortzaileen ekarpenari aitortza egiteko aukera aproposa dela azpimarratu du. "Askotan kanpora begira jartzen gara, eta etxekoak ahaztu egiten ditugu. Ezagun zein ezezagun, sortzaile guztiek egiten diote bere ekarpena Durangaldeko kulturari". 

Hamar nobedadeak:

- Mandarina misio bat dut; Alfredo Piedrafita eta Alfon Bañeres. 

- Sustraidun umea; Elaia Torres Bizkarra.

- La niña con raices; Elaia Torres Bizkarra.

- Abian; Sweet Rage. 

- Signature; Silboberri. 

- Dakota Txikiren muki bidaiaria; Peru Magdalena eta Iraia Okina. 

- 2024ko egutegia; ANBOTO. 

- Denboraren aztarna; Victor Arrizabalaga eta Tadanori Yamaguchi.

- 2024ko egutegia, bertoko natura eta ahozko ondareari keinu bat; Umerri eskola aktiboa. 

- Zaindu eguraldia; Javier Lana. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!