Gorka Pagonabarraga Durangaldeko ordezkari bakarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Anboto 2023ko aza. 26a, 10:21

Argazkia: Bertsozale.eus

Nerea Ibarzabalek Lemoako finalaurrekoa irabazita, finalisten zerrenda osatu da.

Bizkaiko bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu zuten atzo Lemoan; sarrera guztiak agortuta egon ziren astebetean. Nerea Ibarzabalek irabazi zuen saioa, eta horrela, finalisten zerrenda erabakita gelditu da. Lehen aldiz, oholtzan izango diren emakumeen kopurua gizonena baino handiagoa izango da.
 

Hauek dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak:

  • Xabat Galletebeitia
  • Jone Uria
  • Nerea Ibarzabal
  • Onintza Enbeita
  • Oihana Bartra
  • Gorka Pagonabarraga
  • Aitor Etxebarriazarraga
  • Aissa Intxausti

Beraz, Gorka Pagonabarraga izango da finalean kantatuko duen Durangaldeko ordezkari bakarra. Durangarraren bigarren finala izango da. Finalerdietan gelditu dira Eneko Abasolo 'Abarkas', Txaber Altube, Bittor Altube, Aitor Bizkarra eta Iruri Altzerreka.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!