[ARGAZKI GALERIA] A25: Indarkeria matxistaren aurkako oihua ozen entzun da Durangaldean

Anboto 2023ko aza. 25a, 16:15

Azaroaren 25a dela eta, Durangaldeko herri askotan mobilizazioak antolatu dituzte.

Abadiñon, Durangon, Elorrion, Zaldibarren eta Iurretan mobilizazioak egin dituzte eguerdian. Mañarian eta Otxandion arratsalderako elkarretaratzera deitu dute, 18:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren. Mallabian, atzo egin zuten ekitaldia.

Durangon, Durango Kirol Taldeak Emakumeen VI. Lasterketa antolatu du gaur arratsalderako. Ezkurdi plazan hasiko da. Lehenengo, ibilbide testimoniala egingo dute, eta jarraian emakumeen lasterketa, 5 kilometrokoa. Zornotzan, 20:00etan, 11 emakume, 11 istorio dokumentala proiektatuko dute Zornotza Aretoan. Herriko emakumeen testigantzekin landu duten ikus-entzunezkoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!