Meteorologia aztergai

Tenperaturen gorakada eta prezipitazioen ezegonkortasuna agerian Durangaldean

Anboto 2023ko aza. 24a, 09:30

Geroago eta hile beroagoak

Elorrioko eta Zornotzako estazio meteorologikoetako grafiko hauetan ikusten da tenperaturak orokorrean gora egin duela 2001etik 2022rako tartean. Irudiotan ikusten da 2022ko hilerik gehienetan tenperatura 2001eko hileetakoaren gainetik dagoela. Nabarmentzekoa da, gainera, 2001eko abenduan Elorrioko batez besteko tenperatura: 4,3 gradukoa. 2022an, 12,3koa izan zen.

 

Urtegiak, euri gutxiagoko hileen lekuko

Ezkerreko irudietan, Aixolako urtegian eta Elorrion iaz botariko prezipitazio kopurua jasotzen da, hilerik hile. Lerro gorriak 2001etik 2022rako hileetan botarikoaren batez bestekoa jasotzen du. Bata eta bestea alderatuta, argi ikusten da 2022a urte sikua izan zela orokorrean. Hiru hilabetetako euriak daude batezbestekoaren gainetik; bi parean eta zazpi batezbestekotik behera. 

 

Prezipitazioa geroago eta kontzentratuago udazkenenan

Ezkerreko irudi honetan hilerik hile pilaturiko prezipitazio kopurua ikusten da, 2001etik 2022ra artekoa. Bertan antzeman daitekeenez, ur kantitatea udazken eta negu aldeko hileetan dabil pilatzen. Tarteko hileetan, erdigunean, ur kantitatea txikiagoa da, eta joera sikuagoa igartzen da urteko hilerik gehienetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!