Ahal Dugu: "Jaurlaritzako aurrekontuek ez dute Gaitasun Handiko Osasun Zentrorik jasotzen"

Anboto 2023ko aza. 20a, 13:22

Talde morearen iritziz, "alferrik da hauteskunde kanpainan ospitale bat agintzea, gero aurrekontuetan gauzatzen ez bada".

Durangaldeko Ahal Duguk kritikatu duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontu autonomikoetan ez da "ospitalerik, Gaitasun Handiko Osasun Zentrorik edo osasun errefortzurik" agertzen. Hori dela eta, koalizioak "alferrikakotzat" jo du hauteskunde kanpainan ospitale bat egingo dela agintzea, gero ez bada agindutakoa aurrekontuetan "gauzatzen". Alde horretatik, talde moreak Durangoko Mireia Elkoroiribe alkatea kritikatu du. Elkoroiribek, alkatetzarako hautagai zela, Gaitasun Handiko Osasun Zentroa ipini zuen hauteskunde programaren erdigunean. Ahal Duguren iritziz, "EAJk udal gobernua berreskuratu gura zuen kosta ahala kosta".  "Legealdia agortzen dabilela eta, ez dirudi epe laburrean eraikitzeko eta egungo osasun egoera hobetzeko asmorik dagoenik", kritikatu du Sabina Mendez bozeramaileak.

Ahal Duguk azaldu du "aukera izan duen bakoitzean" Durangaldeko osasun zerbitzuak indartzeko egitasmoak aurkeztu dituztela Eusko Legebiltzarrean, udaletan eta Bizkaiko Batzar Nagusietan. Durangaldean ospitale bat ipintzeko eskaera "historikoa" dela esan, eta gaineratu du "borrokan" jarraituko duela "eskualdean ospitale bat egon dadin". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!