Errigorak 14.000 saskigaz zarratu du aurtengo kanpaina

Ekaitz Herrera 2023ko aza. 16a, 11:17

Saskiekin baturiko 185.000 euroak Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute. 

Errigorak aurtengo kanpainaren balantzea egin du. Datozen egunetan, Nafarroako nekazariek ekoizturiko eta euskaltzaleek auzolanean osaturiko kutxak bidaliko dituzte Euskal Herriko etxeetara. 14.000 saskitik gora. Antolatzaileen esanetan, aurtengo kanpainak 185.000 euro batu ditu. Eta horrenbestez, hamar urteko ibilbidean 2 milioi eurotik gora batu dutela jakinarazi dute. 

Aurten baturiko diruagaz, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzaren proiektuak sustatuko dituzte. Honako hauek: Ager eremuko AEK; Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastolak eta eskoletako D ereduko lerroak, eta Agerraldia proiektua. Errigorak eskerrak eta zorionak eman dizkie modu batera ala bestera egitasmoan parte hartu duten guztiei.

Urriaren 29an, Durangalde osoko euskaltzaleak Kurutziaga ikastolan batu ziren Errigoraren aldeko auzolana egiteko. Hona hemen egun hartako kronika

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!