Laida Hierro eta Eñaut Bilbao Bizkaiko txapeldun geratu dira ziklo-krosean

Anboto 2023ko aza. 13a, 12:45

Goian, Laida Hierro Bizkaiko txapeldunaren elastikoarekin eta Ander Mendizabal. Behean, Bizkaiko txapeldunak: ezkerretik hasita hirugarrena da Eñaut Bilbao.

Ander Mendizabal, Markel Monasterio eta Jon Urbieta, berriz, podiumera igo dira.

Asteburuan Zornotzako ziklo-krosa lehiatu dute; zapatuan haur-kategoriako probak eta domekan kadeteetatik gorakoak. Aurten Bizkaiko txapelketa egon da jokoan eta eskualdeko hainbat ziklista nabarmendu dira. Rio Miera-Meruelo taldean dabilen Laida Hierro durangarra eta F2 Informatica-S.C.Amorebieta taldean dabilen Eñaut Bilbao mallabiarra Bizkaiko txapeldun geratu dira junior eta kadete mailetan, hurrenez hurren.

Beste hainbatek podiumera igotzea lortu dute: mutilen kadeteetan Bizkaiko hirugarrena izan da Café Dromedario Flotamet taldeko Ander Mendizabal abadiñarra eta juniorretan beste hainbeste lortu du S.C Amorebieta taldeko Markel Monasteriok. Azkenik, Master 30 kategorian Bizkaiko azpitxapeldun geratu da Iurretako Gallanda klubean dabilen Jon Urbieta berriztarra. 

Beheragoko mailei dagokionez, S.C.Amorebieta taldeko Alain Villarcon hirugarren tokian sailkatu da haur-kategorian eta Durangaldeko Bizikleta Eskolako hainbat ziklista ere aurreneko postuetan ibili dira.

Alain Villardon eskuman, podiumean. (Argazkia: S.C.Amorebieta)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!