Durangaldeko sortzaileen lanak Zinebi jaialdian

Anboto 2023ko aza. 10a, 12:55
'Aire!'.

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdia hasi da gaur. Bertan, Durangaldeko hainbat sortzaileren lanak estreinatuko dira.

Sail ofizialean, Eneko Sagardoyk zuzendu duen Betiko gaua lehiatuko da; aktore durangarrak zuzenduriko lehenengo lana da hau. Miren Gaztañaga eta Elena Irureta dira protagonistak; Ander Sagardoy durangarrak ekoizle legez parte hartu du.

Bestalde, Bertako Begiradak sailean, Durangaldeko hainbat sortzailek parte hartu duten lanak emango dituzte: Bideografik ekoiztetxeak parte hartu duen Aire!  eta besteak beste Marisa Barrenak zuzendu duen Wikiemakumeak DOnK dokumentalak proiektatuko dituzte. Aire! dokumentalean, Maurizia Aldeiturriagarengan inspiraturiko 13 gazte dira protagonistak.  Bigarrenean, wikipediako emakumeak dira. Jaialdiaren 65. edizioa da aurtengoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!