Mankomunitateak eta Durangoko Udalak Esperientzia Institutuaren ikastaro berri bat antolatu dute: Gaur egungo munduan parte hartzeko gakoak izenekoa. Ikastaroan garapen pertsonala landu (trebetasun sozialak, emzioak), gaur egungo gizartea eta inguru hurbila aztertu (historia, kultura, hizkuntza, teknologia, globalizazioa, immigrazioa) eta gizarte partaidetza sustatzeko hainbat tresna jorratuko dituzte (jarrera proaktiboa, proiektuen garapena). Ikastaroa arlo bakoitzean aditua den irakasle talde batek eskainiko du. Doako ikastaroak izango dira.
Izena emateko Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzura j(Elkartegia) edo Durangoko Adinekoen Udal Egoitzara (Astarloa kalea) jo behar da. Argibide gehiago 94 623 25 22 / 94 465 74 51 / 94 620 05 46 telefonoetan topatu daiteke.