Durangaldeko herriek bat egin dute Gernika-Palestina deialdiarekin

Anboto 2023ko azaroaren 7a

Duela aste batzuk Palestinaren alde Iurretan egindako kontzentrazioa.

Euskal Herriko 107 herrik egin dute bat palestinarren alde mobilizatzeko deialdiarekin. Tartean daude Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta, Otxandio eta Zornotza. Herritarrak nor bere udal plazan batuko dira iluntze honetan, 19:00etan. Iurretan, udal plazan barik, Askondon egingo dute kontzentrazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!