Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Igor Galarza laugarren eta Ander Sarriugarte bosgarren, Erandioko kanporaketan

Anboto 2023ko urr. 22a, 20:30

Erandion jokatutako kanporaketaren irudi bat (Argazkia: Bertsozale Elkartea)

Unai Mendiburuk irabazi du Erandion jokatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa. Igor Galarza abadiñarra eta Ander Sarriugarte durangarra, 4. eta 5. postuan geratu dira, hurrenez hurren. 

Gaur arratsaldean Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Unai Mendiburu zuzenean sailkatu da finalerdietara, eta Santurtzin kantatuko du, azaroaren 18an. Gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera.

Durangaldeko bi bertsolarik parte hartu dute Erandioko saioan. Igor Galarza abadiñarrak 430.5 puntu eskuratu ditu eta 4 postuan geratu da. Ander Sarriugarte durangarrak, berriz, 419.5 puntu lortu ditu eta bosgarren postuan sailkatu da.

Honako hau izanda Erandioko saioaren sailkapena:

Unai Mendiburu Valor 472,5
Imanol Uria Albizuri 448.5
Paule Ixiar Loizaga Legarra 442.5
Igor Galarza Intxausti (Abadiño) 430.5
Ander Sarriugarte Garcia (Durango) 419.5
Garazi Navarro Ugarteburu 411.5

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!